XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrolioa = Petroleoa

BETE ez badira ere, laister izango dira amairu urte arrolioa, edo petroleoa, nai dezuten bezela, garestitu zala. Munduak etzuan txantxetako astindua artu orduantxe.

Arrolioa garestitzeak beste gauza asko eta askoren salneurriekiñ zer ikusi aundia izan, eta gasolina, argi-indarra, plastikokiak eta nork daki zenbat gauza, garestitu ziran.

Ori zala ta, berebiziko krisis baten sorrera izan zan petroleoaren garestitzea: industri eta taller koxkor asko itxi bearrean gertatu ziran, eta ortik etorri zan lanik eza, eta bere ondorenak etzituzten berriketako kalteak ekarri Euskalerrira ere.

Orain, berriz, zer izango eta etzaigu ba arrolioa merkatzen asi, eta ez gutxi gaiñera.

Krisisaren azkena izango zalakoan edo, amesetan asiak geunden, baina or nun esaten zaigun petroleoa merkatzeak berebiziko kalteak ekartzeko arrixkoa dagola.

Dana dala, gasolina ez omen da merkatuko beintzat, eta argi-indarra, telefonoa eta oiek garestitzera omen dijoaz. Ez danak batera noski, baiña poliki-poliki, garestitzera. Ea guk antzik eman gabe egiten diran igoera oiek.

Kontua da, arrolioa garestitu zala, eta lanik eza, diru palta, urritasuna, ezin-bizia, krisisa.

Makiñabat akats estaliko ziran izen onekiñ.